domingo, 28 de abril de 2013

ZER EGINGO DUZU ASTEBURUAN?

Asteburu honetan oso ondo pasatu dut.  Atzo, Jonen urtebetetzea ospatu genuen bere txokoan,  lagun asko elkartu ginen eta askaria oso gozo egon zen. Neskok eta mutilak barre asko egin genuen. Urtebetetzea bukatzean kalera atera ginen eta Galdakaoko leku askotara joan ginen.

Gaur herri krosa izan da eta nik ezagutzen ditudan lagun batzuk parte hartu dute. Nahiz eta ikustera ez joan oso ondo egon dela esan didate.

Goizean nire amamaren baserrira joan naiz nire nebarekin. Aspalditik ikusi barik neukan Roki txakurra ikusi dut eta berarekin jolasten egon gara. Hazi eta loditu egin da eta gurekin egon den bitartean bihurrikeriak egiten egon da.


                                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario