Epcot parkean alde batean daude munduko herri askoren ezaugarri inportanteenak, janaria, monumentuak, musika eta abar. Daude inguratzen laku bat eta adibidez, alemaniatik norvegiara oinez buelta osoa eman beharrean txalupa hartu genuen deskantsatzeko.
Oso ondo eginda daude eta ematen du beste herrialde batean zaudela pasatzen zarenean batetik bestera.
Beste argazkian gaude beste parke batean eta atzekoaldean ikusten dena ez da benetazkoa baina ematen du Himalaya elurrez beteta dela. Hor igotzea eta jeistea superdibertigarria izan zen. Nahiz eta bero itzela pasatu animatu ginen safari bat egiten parke berean eta animali asko ikusi genituen: jirafak, errinozeronteak, elefanteak ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario