Atzo nire lehengusina nire etxera lo egitera etorri zen bere gurasoek afari bat zeukatelako eta bere neba lagunekin ez dakit nongo jaietara joango zelako.
Nire neba ertainaren neska-laguna afaltzera etorri zenez ere bai, hainbeste jende elkartu ginen eta oso ondo pasatu genuen.
Gaur hain nekatuta ibili garenez berandu altxatu gara. Eta ama atzetik ibili da triki eta txirula jotzeko berandu egin baino lehenago baina kostatu zaigu pila bat martxan jartzen musika entzuten hasi garelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario