Atzo extraeskolarrak amaitu ondoren etxera etorri nintzen eguraldi txarra egin zuelako. Yrama nire etxera etorri zen eta arratsalde guztiz entretenigarria izan zen. Berarekin jolastu, berba egin... baina hoberena ordenagailuarekin aritzea izan zen.
Gaur maiatzaren 1 a da eta langileen eguna ospatu egiten da. Irratiak esan du goizean Bilbon manifestazio batzuk egon direla eta arratsaldean Euskalerrian zehar beste batzuk egongo direla, gaurko egoera dela eta. Gero eta jende gehiago langabezian dago eta gauzak denontzat gero eta txartoago dabiltza.

No hay comentarios:
Publicar un comentario