domingo, 5 de mayo de 2013

IGERIKETA SINKRONIZATUAREN EPAILEEN IKASTAROA

 


 

Nire amak eman du asteburu osoa ikastaro bat egiten igeriketa sinkronizatuaren epailea izateko eta gaur arte ez gara elkar ikusi.

Ostiralean hasi ziren madrilego nazionalako epailearekin eta gaur amaitu dute praktikatzen notak jartzen.

Gaur gure taldeko neska batzuk joan gara borondatez haiek praktikak egiteko eta lehendakariak esan digu igande bat prest egoteagatik eta laguntza emateagatik opari bat emango digula.

Datorren astean hasiko da praktikak egiten Trapagaranen larunbatean. Open bat denez txikiak dira eta ez dago hainbeste presiorik. Gainera praktikak direnez bere notak ez dira kontutan hartuko.

Ea zer motako epailea ateratzen den!. Txarrena da edozein egunean ni ebaluatzea toka ahal zaiola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario