Atzo igeriketa sinkronizatuaren erakusketa Gernikan bat eduki nuen. Gurasoak ingelesako eskolara bilatzera etorri ziren. Eta nire azken eguna izango zenez azterketa eduki nuen. Gela batean bakarrik egon nintzen bedaratzi orrialdeko azterketa hurrengo kurtsorako maila aukeratzeko. Besteak beste egunetan aukerarik edukiko dute baina ni ez naiz joango gehiagorik lehiaketak ditudalako.
Gernikakoa oso inportantea zen entsaio orokorra delako. Datorren astean Bizkaiko Txapelketa daukagunez atzokoa ikusteko zelan gelditzen zaigun baliogarria zen.
Arazo batzuk eduki ditugu, adibidez igerilekuko sakotasuna. Batzuk, ni barne, kolperen bat hartu genuen lurraren kontra. Eta duo egiteko ez nuen aukerarik izan nire bikoteari "lunar" bat kendu diotelako eta daramatza bi aste uretan sartu gabe. Espero dut datorren astean hobeto ateratzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario