martes, 7 de mayo de 2013

ASTE KULTURALA

Aste honetan zehar, maiatzak 6tik 10era "Aste kulturala" daukagu. Aste hau nire gustokoa da ekintza dibertigarri eta desberdin batzuk egiten ditugulako.

Prestatu genituen ipuinak, atzo Gandasegiko haur hezkuntzako umeei kontatu zizkioten batzuk, nire taldea eta nik 6 urtekoei kontatuko dizkiegu beste egun batean.

 Gaur, Unai Elorriaga idazlea etorri zaigu eta berari guk nahi genituen galderak galdetu dizkiogu. Arratsaldea oso barregarria eta nekagarria izan da "Zirku Tailerra" euki dugulako. 
Hurrengo egunetan aktibitate gehiago edukiko ditugu. 

 Gogoratzen naiz txikitan gehien gustatzen zitzaidana "Lagunekin Baratzean" ikustea zela. Haiekin barre asko egiten nituelako batez ere, kalabaza eta txanpinoi pertsonaiekin.


                                                  

No hay comentarios:

Publicar un comentario