domingo, 27 de enero de 2013

INAUTERIAK

Laster, hain zuzen ere, otsailaren 8an Inauteriak hasiko dira. Eskolara 5. eta 6. mailakoak San Ferminez jantzita joango gara eta gai honen inguruan, korrikalariak, erizainak, zezenak...egongo dira ere. Nik uste dut gehienok korrikalariz joango garela.
Kalera joateko hasieran rugbiz eta animadoraz pentsatu genuen, ondoren pailasoz, jarraian tirolesaz, indioz edo bakeraz... eta azkenik eskimalez erabaki dugu. Espero dut berriro ez aldatzea bestela ailegatuko da eguna eta norbera bere erara joango da. Asko kostatu zaigu mozorroa aukeratzea jende asko garelako eta ez ginen adosten.
Egun horretan, arratsaldeko 19:00etan mozorro koadrilen igoera Plazakoetxetik hasita udaletxera ailegatu arte izango da. Espero dut oso ondo pasatzea eta lau egun jai horietan asko dibertitzea.



                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario