Gaur eskiatzera joan naiz, Gangurenek antolatutako irteera bat. Goizeko 7:00etan autobusa hartu dugu Gandasegin. Bi autobusak etorri dira. Bi ordu eukin ditugu Galdakotik Alto Campoora. Heldu garenean hotz eta haize asko egiten zuen eta esan digutu itxaroteko. Geroago esan digute ea zer nahi genuen egin pistetara joan edo Ebroren jaiotza joatea ezagutzera. Guk han eskiatzea erabaki dugu. Nire lehengusu-lehengusinak, nire nebak eta nik telesian igo gara jeisten hasi garenean ez zen asko ikusten baina poliki-poliki jeitsi gara. Nire nebak eta lehengusuak snow egin dute eta nire lehengusinek eta nik eski.
Gero bazkaldu ostean telesina itxi egin dute eta beste pista batera joan gara,baina euria eta elurra egin hasi da eta nire betaurrekoak enpainatu dira eta azkenean erabaki dugu kafeterian sartzea. Dena den ordua zen joateko. Arropaz aldatu egin gara dena busti bustita zegoelako eta han itxoiten egon gara mutilak azken jeitsiera egin nahi zutelako. Autobusera sartu gara eta berriro Galdakaora bueltatu gara.


No hay comentarios:
Publicar un comentario