Asteburu hau oso berezia izan da. Ostiralean pinturara Junerekin joan nintzen, kuadroak margozten ari gara, bertan barre asko egiten dugu, guztiz dibertigarria izaten da.. Horren ondoren Naiaren urtebetzetzera joan ginen. Primeran pasatu genuen dantzatzen, jolasten... Gero plaza gorrira joan ginen, plazan jende gutxi zegoen baina azken momentuetan ezagun gehiago ikusi genituen eta primeran pasatu genuen.
Larunbatean St George´s English Schoolera joan nintzen Yramarekin batera. 9 etan hartzenn dugu autobusa eta 10_ etan ailegatzen gara. 3 maisu euki dugu ikasturte honetan. Niri gehien gustatu zitzaidana Mark izenekoa zen, baina bere herrira joan izan behar zuen gaixotasun larri batengaitik. Bigarrena ,James izenekoa ez zen izan nire gustokoena, baina ala ere denbora gutxi izan da gurekin. Orain daukaguna ,Neck izenekoa, momentuz ona da eta espero dut horrela jarraitzea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario