domingo, 20 de enero de 2013

BAKOITZA BERE KABUZ



Atzo nire neba lagun batzuekin Alto Campoo_ra eskiatzera joan zen. Heldu zirenean ez zegoen elur handirik baina lauretatik aurrera elurte handia egon zen. Dirudienez eskiatzen zeudenean,  praketako poltsiko baten kremalera zabaldu zitzaion nire nebari, eta kotxeko giltzak galdu zituen. Baina, zelako suertea izan zuten, hasi ziren aldapa gora eta behera eta azkenean aurkitu zituzten oso zaila izan arren, elurte handia zegoelako.
Bitartean nire aita lagun batekin esku pilota partidu bat ikusten egon zen Miribillan eta ama eta ni Bilbon arratsaldea ematen eta gauzak erosten. Ni eta nire ama blai eginda ailegatu ginen etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario