Aste honetan bi egun jaia eduki dugunez oso laburra iruditu zait. Asteartean uholdeak egon ziren nire auzoan, leihotik begiratuz erreka gainezka ikusten zen eta ura ateratzen zen ibai zabala egiten.
Nire gurasoak lanera joan ziren eta ni nire nebarekin etxean gelditu nintzen, baina goizeko 11:00etan nire nebari deitu zioten elurretara joateko. Ni etxean bakarrik gelditu nintzen ordu batzuetan. Azkenean euria atertu egin zen eta arratsaldean Mozolloker erretzen zebilen bitartean ikustera joan ginen. Pena handia eman zidan inauteriaren amaiera zelako. Nahiz eta eguraldi
txarra izan, aurtengoak primerakoak izan dira.


No hay comentarios:
Publicar un comentario