Nire kuadrilarekin primeran pasatu dut. Ni aurten Mayoretez mozorratu naiz, beste bi lagunekin. Lagunen artean zein mozorro jantzi ez genekienez eta ados jartzen ez ginenez, azkenean binaka edo hirunaka mozorratuta joan gara:
Indiaz, bakeraz, eskimalez, tirolesaz...
Oraindik domeka da, eta espero dut falta diren hiru egun zoragarri hauetan oso ondo pasatzea. Atzo mozorroen lehiaketa ikusten egon ginen. 20:30 hasi egin zen baina gu 21:00 ean joan ginen eta ez dakit nola egin genuen, azkenak ailegatu arren lehenengo iladan egon ginelako.
Kuadrilen artetik gehien gustatu zitzaidan mozorroa militarrena izan zen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario