Atzo igeriketa zinkronizatuaren froga eukin nuen, espainako mailako epaileari orain dela bi hilabete egindako frogen zerrenda eta emaitzak galdu egin zitzaizkiolako. Ez dago eskubiderik, nik gaindituta eduki arren ostiralean abisatu zidan entrenatzaileak ez zekiela zergatik baina joan behar nintzela. Horrela aurkeztu ginen berriro zortzi pertsona nahiz eta ariketa bat euki gaindituta berriro errepikatzeko.
Atzo gainera gaixorik negoen , ostiralean asma dela eta ez dela txarto jarri nintzen eta larunbatean medikazio asko hartu behar izan nuen itotzen nintzelako.
Sestaon izan zen 10:00etan han egon behar nuen, eta 3:00etan etxera bueltatu nintzen oso nekatuta eta gogo txarrarekin, galduta ingelesako ikastetxekoa eta errepikatzen nuena gaindituta eta ezer prestatu gabe.
Azkenean ez dakit zelan egin nuen asteartean nire entrenatzailea esango dit eta esan dit berak espero duela dezima batengaitik epaileak frogak pasatzea, besteek ez dutelako pasatu eta ni bakarrik izango nintzateke. Horrela Espainako konpetizioetara joan naiteke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario