Arrigorriagan aurkeztu dira
Zuztarretatik Ahora proiektuaren helburua, gure herrietako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa herritarren artean zabaltzea izan da.
Aipatutako ondarea zabaltzeko hiru euskarri desberdin aurkeztu dira: proiektuaren ikurra izan nahi duen abestia, jasotako materiala herritarren artean zabaltzeko sortu den webgunea eta nagusiki Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean zabaldu den eskola-agenda.
Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko Udalek bultzatu duten proiektua da.
Kanta

Zuztarretatik Ahora egitasmoak ere bere alde ludikoa behar du izan.
Xabier Zabalak musikatu duArkaitz Estiballes bertsolari Galdakoztarrak sortutako letra.
Nerbioi Ibaizabal bailarako neska, mutil, andra, gizon, ume, gazte, heldu eta nagusien artean osatutako taldeak Kaki Arkarazoren Garate estudioetan grabatu du kanta. Edozeinek entzun eta deskargatu dezake zuztarretatikahora.com webgunean. Bai eta telefono mugikorrentzako propio moldatutako doinua ere.
Eta fijatzen bazarete ezagun batzuk topatuko dituzu

No hay comentarios:
Publicar un comentario