Ostiral goizean, Bilboko Alde Zaharrera joan nintzen eta han
istiluak egon ziren kanpotik etorritako faxisten eta faxisten kontrakoen artean.
Hantxe ertzainak zeuden eta gomazko pilotak botatzen zituzten beren pistola
bereziekin. Ezkutuak ere bazituzten. Gero nola eramaten zuten gizon bat atxilotuta
ikusi genuen. Etxera bueltatzen ginenean ikusi genuen nola, faxistei konfiskatu
eta gero, ertzaina batek eramaten zituen beisboleko bateak eta amerikar-ukabilak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario