lunes, 15 de octubre de 2012

MADRILEN ZUBIAN




Zubi honetan Madrilera joan gara. Nahiz eta hegazkinez joan denbora gehiago behar izango genuke baina dena den gauza asko egin dugu.

Ostiralean goizean turismo egin genuen eta bazkaldu eta gero "El Rey Leon " musikala joan ginen ikustera. Zoragarria izan zen . Ezin duzue asmatu nola lortzen duten animaliak antzestea. Hiru orduko iraupena izan arren berehala pasatu zitzaidan.

Amak "Los 40 principales" jatetxean erreserba egin zuen eta sartzerakoan telebistako aktore bat ikusi genuen afaltzen gure ondoan. Oso berezia izan zen lekua, kokatu gintuzten eskenatokiaren aurrean eta afaltzen genuen bitartean talde bat egon zen jotzen. Atzekoaldean zegoen "la pecera" eta disc jokey batek jartzen zuen guk eskatzen genuen musika. Gainera ohiukatzen zuenean gure etorritako hiriaren izena jaia sortzen zen jatetxean. Argiz beteta ornituta dago eta eskailerek sortzen dute pantaila bat non ikusten dira ormako pantailetan ikusten diren bideo klip.

Larunbatean "El Tren de la Fresa" hartu genuen Ferrocarril Museoan eta Aranjuez Jauregia, Lorategiak eta "El Museo de Faluas Reales" ikustera joan ginen. Bitartean Aranjuezen bertan bazkaldu genuen eta trena hartu Madrilera bueltatzeko. Afaltzeko "Hard Rock Cafe"n erreserba eduki genuen eta beste leku zoragarri izan zen. Europako hiriburuetan beti gelditu gara janaria frogatu gabe eta beti bakarrik dendetan sartu gara, horrexegatik aurretik antolatu genuen afaria hartzeko eta esan behar dut oso gozo dagoela eta gomendatzen dizuet.

Atzo "El Escorial" ikustera joan ginen. Harritzeko da hori dena ikustea eta gehien harritu nauena ezin dut aukeratu. Hor bazkaldu eta gero Madrilera bueltatu ginen eta hainbeste gauza ikusi genuen: Alcala Atea, Parlamento, Museo el Prado, Museo Thyssen, Los Jeronimos, etc. Eta gauean azken hegazkina hartu genuen bueltatzeko.

Hegazkinan barre asko egin genuen komandanterekin. Gu ez ginen enteratu aireportuaren barruan geundelako baina ekaitza egon zenez 40 minutu bueltaka ibili zen eta atzeratuta atera zen. Baina esan zigun errekuperatu egingo zuela eta egia esanez Madriletik Bilbora 35 minututan egin genuen.

Pena bat da nire amak ez edukitzea zubi gehiagorik hau laburra egin zaidalako.





No hay comentarios:

Publicar un comentario