Hurrengo egunean, ekainaren 1ean Haur Kantari Txapelketa 2013 Bizkaiko finala bbk aretoan izan genuen. Nire ustez abeslari oso onak egon ziren, baina baita ere, 5 eta 6 urteko neskatilak eta horiek ez zitzaizkidan bat ere gustatu. Guk ez genuen irabazi baina "Ametsen Munduaren Kanta" bigarren taldeko postuan gelditu zen. Galdakaoko ikasle guztioi medaila bana oparitu ziguten.
Astelehenean, ekainaren 10ean; 6.mailako Urreta eskola, Eguzkibegi ikastola, Gandasegi eskola... umeok Torrezabalera bertsoak abestera joango gara. 6.Bko bertsoa hauxe da:
IZENBURUA: " Oporretara gatoz "
DOINUA: Astoa ikusi nuen
Urte osoan zehar
ikasteari egin
fin-fin ibili gara
denok Gandasegin
Orain oporrak datoz
nahi dugu alde egin
gurasoekin eta
baita lagunekin
Oporrak badituzte
hainbat pasarte on
mendira igo edo
itsasoan egon
Batzuk Bartzelonara
beste batzuk Bilbon
batzuk Errioxan (e)ta
batzuk Galdakaon
Gu kanpoan bagaude
zein etxean berdin
ondo pasatzen dugu
gure lagunekin
Baten batek ligatzen
eginez ahalegin
eginez ahalegin
lagunekin jolastu
(e)ta asko lo egin

No hay comentarios:
Publicar un comentario