Atzo goizean entrenamendua euki nuen datorren asteburuko Zaragozako txapelketa prestatzeko. Hortik atera eta eskolako jaiara joan nintzen. Han abestu, dantzatu eta Iraiak eta biok triki tixa jo genuen. Oso ondo pasatu genuen. Gerorago etxera joan nintzen bazkaltzeko 4:00etan polikiroldegian entsaioa nuelako dantzako exibixioarako. Bukatu zenean etxera joan nintzen ilea orrastera eta guztia prestatzeko eta berriro 7:00etan polikiroldegirara bueltatu nintzen dantzak egiteko. Nire familiakoak ikustera joan ziren eta nire Eguzkibegiko lagunek ere bai. Bukatu zenean jende guztia oso ondo egin genuela esan ziguten eta gure andereñoa gurekin oso pozik dagoela egin dugun lanarekin.
Ondoren bidaietara joaten naizen jendearekin, hasteko prestatzen hurrengo bidadia, afaltzera joan nintzen eta etxera oso berandu bueltatu nintzen eta oso nekatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario