domingo, 4 de noviembre de 2012

XLV BIZKAIKO ZIZA LEHIAKETA-ERAKUSKETA




XLV BIZKAIKO ZIZA LEHIAKETA-ERAKUSKETA

Asteburu honetan perretxiko lehiaketa ospatu da. Larunbatean Gurutzeko plazan  hiru autobus irten ziren      Altuberantz lagunekin. Heldu ginenean ur deposito bateraino goan ginen guztiok batera. Hortik bakoitza bide batetik joan zen perretxikoak bilatzera. Basoa oso andia zen, zuahitz asko  zeuden: aritzak eta pagoak gehienez. Basoan sartu ginenean perretxiko asko aurkitu genituen eta Anderrek orkatz baten adarra ere aurkitu zuen. Amaika terdietan amaiketako bat jan genuen eta Galdakora itzuli ginen.
Arratzaldeko bostetan erakuztetarako kutxetan ipini genituen perretxikoak eta Igandeko amarretan erakuzketa hasi zen. Ordu batetan sari banaketa hasi zen eta alkateak sariak banatu zituen, gu bigarrenak gelditu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario