Pasa den zapatuan familiarekin egon nintzen Zeanurin familiako hainbat pertsonen urtebetetzeak ospatzen. Harrapatzera jolastu genuen, futbolera eta raketekin. Futbolean paseak eta hormari botatzen jolastu ginen eta raketekin partiduak egiten egon ginen denbora guztian. Oso pozik nengoen eta asko dibertitu nintzen. Lehengusuekin egon eta gero etxera joan nintzen lotara. Konturatu gabe larunbat eguna ziztu bizian pasatu zitzaidan.
Igandean ere Zeanurira abiatu ginen amamaren etxera San Migelak ospatzera familiarekin. Bertan batu ginen jateko aitaren familia osoa. Bazkaldu ondoren lehengusu lehengusinekin hitz egin nuen eta haiekin egon nintzen. Niretzat oso asteburu ona eta berezia izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario