Joan den astean uda amaitu eta udazkena heldu zen. Hori asteburu
honetan asko nabaritu da une askotan hotza eta euria egin duelako. Batez ere,
euriagatik, ezin izan dugu jolastu nahi genuen jolasetara. Ze rollo!
Bihartik aurrera urria hasiko da eta 31 egun ditu.Hilabete honetan ere arratsaldeko klaseak eta extraeskolarrak hasiko dira.Nire kasuan musika, ingelera, dantza eta pintura. 2013.urtean martxoak 5 ostiral, 5 larunbat eta 5 igande edukiko ditu. 823 urte barru behin gertatzen da."El sako del dinero'' deitzen diote.
Atzo nire amamaren urtebetetzea izan zen. Bere 84,ko urtebetetzea ospatu genuen eta aprobetxatu genuen udako urtebetetzeak ospatzeko aldi berean.
Argazkietan agertzen naiz amamarekin eta ospatzen zituztenekin. Eskerrak Tximelarreko txoko haundia dela guztiak sartzeko. Gainera gehiago izango gara hurrengo maiatzarako. Nire lehengusina nagusia haurdun dagoelako eta atzo amamari oparitu zioten lehenengo ekografia idatzita nola biramona bihurtuko dela. Asma dezakezue ze jaia ospatu genuen.
Atzo larunbatean, ni eta lagun batzuek boletako pistolekin gerra bat egin
genuen. Bi ordu jolastu genuen pistolekin eta oso dibertigarria izan zen.
Gero plaza gorrira joan ginen Athletikeko partidua ikusteko azkenean
2-0 galdu zuten.
Pasa den zapatuan familiarekin egon nintzen Zeanurin familiako hainbat pertsonen urtebetetzeak ospatzen. Harrapatzera jolastu genuen, futbolera eta raketekin. Futbolean paseak eta hormari botatzen jolastu ginen eta raketekin partiduak egiten egon ginen denbora guztian. Oso pozik nengoen eta asko dibertitu nintzen. Lehengusuekin egon eta gero etxera joan nintzen lotara. Konturatu gabe larunbat eguna ziztu bizian pasatu zitzaidan.
Igandean ere Zeanurira abiatu ginen amamaren etxera San Migelak ospatzera familiarekin. Bertan batu ginen jateko aitaren familia osoa. Bazkaldu ondoren lehengusu lehengusinekin hitz egin nuen eta haiekin egon nintzen. Niretzat oso asteburu ona eta berezia izan da.
Ematen du gezurra dela, baina gure inguruari begiratzen badiogu paisaia nola doan aldatzen nabarituko dugu. Joan den larunbatean, irailak 22-an, udazkenean sartu ginen eta igandean egon zen haizearekin hosto eta adar batzuk zuhaitzetatik jauzi ziren kolore horia, laranja eta marroixka lurretik agertzen.Lehengo egunean aitarekin Donostiara joan nintzen eta hango baso batean gaztainondo eta intxaurrondoko frutak bildu genituen.
Gero bere ofizinan antzinako makina batekin idazten aritu nintzen.Gehien harritu ninduena makinan egin beharko zen indarra letrak idazteko izan zen. Eta gutxien gustatu zitzaidana gaztainaren puekin hatzamarra ziztatu nintzela izan zen.
Atzo Ardanzako parkean karrikotxe batekin botatzen egon giñen, Alex,Mario,Iker Elorriaga eta ni.
Oso ondo pasatu genuen eta oso arin zihoan.
Alex goitik bota zen eta kurba batean derrapatu eta bi buelta eman zituen. Arratsaldean karrikotxea
ia apurtuta zegoen, bi aldiz bota zen bakoitza eta guztiz apurtu zen.
Gero partidua ikusi genuen.
Larunbatean Gandasegi ikastetxeak 100 urte egin zuenez antolatu zuten jai bat.
Goizean Torrezabal Kultur Etxean ekitalde bat egon zen, nik abestu nuen Kepak egindako mendeaurrenaren abesti berezia. Hor elkartu ginen Kantagintzako ikasleak eta irakasle batzuk abesten.
Denetarik egon zen: Bideo bat, antzinako ikasleen oroimenak, Musika Eskolako Abesbatzaren kantak, gurea eta abar. Torrezabaletik tik atera ginenean Andramari Dantza Taldeko dantzariak prest egon ziren aurreskua eta beste dantza batzuk dantzatzeko eta gero Plaza gorritik, Gandasegira joan ginen. Gandasegin bazkaria egon zen eta amaitu eta gero bazkaria ondoren kontzertu bat egon zen.
Hemen dituzuen argazkiak dira Plaza Gorrian guk abestu eta gero.
Irailako 15ean Galdakaoko jaietan sevillanazko erakustaldia izan genuen.
Garazik,Eukenek,Leilal,leirek,Saioak eta nik dantza egin genuen.
Jaietan jente asko egon zen eta jende askok ikusi gintuen..
Gure dantzatzearen aparte bilbainadak be bai abestu zuten.
Nire lagun batzuk ni ikustera joan ziren adibidez:
- Irune, Ismene,Aroa eta Micaela
Gaur nire osabarekin eta bere bost txakurrekin basotik ibiltzera joan gara. Bidetik gauza asko ikusi ditugu, adibidez perretsiko toxikoak eta onak ere, txori baten luma urdinak (arrendajo) deitzen dena ere ikusi dugu... Gero Galdakaora etorri gara eta lagunekin jolasten egon naiz.
Atzo torrezabal kultur etxera joan nintzen eskolako mendeurrena dela eta ez dela oso ondo egon zela dio jendeak ni asko poztu naiz hori entzutean entsaio asko egin baitugu hori lortzeko.
Joan den larunbatean, Gozo -Txori dendan txutxeak erosi eta
gero, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxera
"Tadeo Jones" izeneko filma ikustera joan nintzen nirelagunekin. Nahiz eta marrazki bizidunak izan pelikula oso
barregarria iruditu zitzaidan eta beraz, nire gustokoa izan zen.
Gaur 08:00etan jaiki naiz logurarekin, gozaldu eta gero eskolara abiatu naiz beti bezala Aitor Galarzarekin eta Anarekin. Eskolara bidean hotz handia egin du, baina eskolara iritzi naizenean eguzkia atera da.
Eskolan lehenengo orduan ingelera euki dut eta gurutzegrama egin dut. Gero euskera izan dut eta ariketa liburua egin dugu. Azkenik matematika egin dugu eta klase horretan matematika liburua egin dugu.
Gaur nire arreba eta bere lagunekin egon naiz. Anaia zaindu dut. Nire anaiak 14 hilabete ditu. Eta beti nago amari laguntzen bere gauzetan.